bulegoa

Edificio diseñado por Soroa Arquitectos en el monte.

Soroa Arquitectos arkitektura eta hirigintza bulegoa da. Pedro Izaskun eta Miguel Angel Irazabalbeitia arkitektoek zuzenduta, bulegoa Donostian du, eta 25 urte daramatzana arkitektura, hirigintza, obra publikoa, birgaikuntza, kudeaketa urbanistikoa eta beste hainbat arlotako lanak lantzen. Bere bezeroen artean administrazio publikoak eta sustatzaile pribatuak daude.

Ibilbide luze honetan 500 proiektu baino gehiago garatu dira, eta honek erakusten du taldeak duen esperientzia zabala eta lanerako ahalmena.

Hurrengo hauek dira, esaterako, egiten ditugun lanetako batzuk: egoitza-eraikuntzak, industria eraikinak, eraikin publikoak, planeamendu orokorra eta garapenekoa, urbanizazio proiektuak, bideragarritasun azterketak, jarduera proiektuak, irisgarritasun planak, autobabes planak, etabar.

zer egiten dugu

Imagen de una escalera mirada desde arriba.

Soroa Arquitectos 2002.urtean sortzen da, nahiz eta bere bazkideek 1987.urtetik elkarrekin hainbat proiektu garatu zituzten. Momentu hartatik, arlo ezberdinetako proiektuak landu ditugu eta hainbat arkitektura-lehiaketetan parte hartu dugu.

Gerturatu zaitez gu ikustera eta zure ideiak kontatu, aurrera atera nahi duzun proiektu horren ardatz nagusiak azaldu edo desio duzun espazio eta funtzionaltasun behar hori erakutsi, eta guk zure neurrira sortuko dugu proiektua.

Arkitekturaren nortasunaren sorkuntzan, azterketan eta balio handitzean oinarritutako arkitektura lantzen dugu; iraunkortasuna denboran zehar; komunikazioa eta mugikortasuna, espazioaren kudeaketa eta erabilgarritasun eraginkorragoa lortzeko. Gainera, gure diseinuaren prozeduran aintzat hartzen dugu arkitekturaren hobekuntzen azterketa, energia-kontsumo ia nuluko eraikinak sortzeko helburuan, prestazio handiko energia-sostengarritasun ziurtagiriekin.

Gure proiektu guztietan, bizilagunen inguruko espazioaren beharrak hobetzeko irtenbide orijinalak bilatzen ditugu. Gure helburua, proiektu bakoitzari nortasun propioa eta bakarra duten irtenbide arkitektonikoak ematea da.

gure bezeroak

Imagen de un parking.

Gure bezeroak izan dira: sustatzaile pribatuak, administrazio publikoak, bezero pribatuak, industriak, komertzioak, etabar. Gure helburua da bakoitzari bere neurrira egokitutako zerbitzua ematea, bere beharrak aztertu eta bere eskariei arkitektura irtenbideak eskaintzea.

Bakoitzaren beharrei erantzuteko zerbitzu ezin hobea eskaintzen dugu, gure bulegoak behar bakoitzarentzat irtenbide egokia aztertzen duen kualifikazio altuko taldea baitauka. Arreta pertsonalizatua eskaintzea da gure ezaugarria, lurzoru egokiena aukeratzeko aholkularitzatik, proiektua guztiz erabaki eta gauzatu arte, prozesu guztian zehar obraren eta kostuen jarraipena eginez.

Gure gaitasunaren eta efizientziaren adierazgarri da 25 urte baino gehiagoko esperientzia daukagula udalen hirigintza eta arkitektura aholkularitzan , eta gaur egun Gipuzkoako udalerrien %10 aholkatzen dugu.

quiénes somos

Imagen de la parte interna de un tejado de un edificio tipo caserío.
Retrato de Pedro Izaskun

Pedro Izaskun

Donostian jaiotako arkitektoa, Nafarroako Unibertsitateko Hirigintza espezialitatearekin.

1985.urtean hasten dut nire ibilbide profesionala, hasiera batetik Miguel Angel Irazabalbeitia arkitektoarekin elkarlanean, zeinekin bulegoa eta proiektuak partekatzen ditut.

Retrato de Miguel Anjel Irazabalbeitia

M.Angel Irazabalbeitia

Donostian jaiotako arkitektoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Eraikuntza espezialitatearekin.

1984.urtean hasten dut nire ibilbide profesionala, eta harrezkeroztik Pedro Izaskun arkitektoarekin bulegoan elkarlanean eta proiektuak partekatzen ditut.

Retrato de Isabel Fernandez

Isabel Fernandez

Donostiako arkitektoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Eraikuntza espezialitatearekin eta eraikuntzaren arloan esperientzia zabala duena. Nire ibilbide profesionala bai arkitekta independiente bezala bai Soroa Arquitectos bulegoarekin elkarlanean garatu dut.

Retrato de Amagoia Azurmendi

Amagoia Azurmendi

2002.urtetik da arkitektoa, Nafarroako Unibertsitateko Hirigintza espezialitatearekin, proiektuak eta lanak bai banaka bai Soroa Arquitectos bulegoarekin elkarlanean garatu ditu.